Itxi

Futbola

Japonian jokatuko du

Gamba Osaka taldeak ofizial egin du Susaetaren fitxaketa

Erredakzioa

ETBk abuztuaren 28an aurreratu bezala, Markel Susaetak talde japoniarrean jokatuko du.

  • Markel Susaeta. Argazkia: @GAMBA_OFFICIAL

    Markel Susaeta. Argazkia: @GAMBA_OFFICIAL

Gamba Osaka talde japoniarrak ofizial egin du astelehen honetan Markel Susaetaren fitxaketa. Athleticen hamabi denboraldi eman zituen jokalari eibartarrak Japoniako taldean jokatuko du, ETBk abuztuaren 28an aurreratu zuen bezala. 

Susaetak 31 urte ditu, Athleticeko kaptaina izan zen, eta 507 partida jokatu zituen talde zuri-gorriarekin. Gamba Osaka taldean ere Athleticen zeraman 14 zenbakia eramango du bizkarrean.