Futbola
LaLiga Santander
Ligako 10., 11. eta 12. jardunaldietako ordutegiak
eitb.eus
10. jardunaldiak Bartzelonaren eta Real Madrilen arteko lehia ekarriko du. Neurketa urriaren 26an jokatuko da, larunbatean, 13:00etatik aurrera.
-
Santander Ligako 11. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: LaLiga
LaLigak 10., 11. eta 12. jardunaldietako ordutegiak eman ditu ezagutzera asteazken honetan. Aipatu hiru jardunaldietako lehen partida urriaren 25ean, ostiralean, jokatuko da eta, azkena, berriz, azaroaren 3an, igandean.
10. jardunaldiko neurketa nabarmenena Bartzelonak eta Real Madrilek jokatuko dutena izango da. Norgehiagoka urriaren 26an izango da, 13:00etatik aurrera. Euskal taldeei dagokienez, jardunaldi horretan Atletico Madrilen eta Athleticen arteko lehia egongo da.
11. jardunaldian, Alaves izango da Atleticoren kontra egin beharko duena, Mendizorrotzan. Partida horrek emango dio hasiera jardunaldiari. urriaren 29an, asteartean, 19:00etan, hain justu.
Azkenik, 12. jardunaldiak euskal taldeen arteko derbi bat hartuko du; izan ere, Osasunak eta Alavesek Sadarren neurtuko dituzte indarrak, azaroaren 3an, igandean, 16:00etan hasita.
10. jardunaldiko ordutegiak:
11. jardunaldiko ordutegiak:
12. jardunaldiko ordutegiak: