Itxi

Futbola

Urriaren 26an

Bartzelonak uko egin dio Klasikoa Bernabeun jokatzeari, LaLigak hala eskatu arren

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde kataluniarrak baieztatu duenez, Futbol Federazioak bidalitako eskaera jaso du jada ta erantzuteko hiru eguneko epea duen arren, onartuko ez duela aurreratu du.

  • Lionel Messiren artxiboko argazkia. EFE

    Lionel Messiren artxiboko argazkia. EFE

Bartzelonak uko egin dio Real Madrilen aurkako urriaren 26ko partida Santiago Bernabeu zelaian jokatzeari, LaLigak hala eskatu duen arren.

Talde kataluniarrak baieztatu duenez, aldaketa gauzatu ahal izateko Futbol Federazioak bidalitako eskaera jaso du jada eta erantzuteko hiru eguneko epea duen arren, inondik inora ere onartuko ez duela aurreratu nahi izan die hedabideei.

Joan Soterasek, Kataluniako Futbol Federazioaren presidenteak eta Espainiako Futbol Federazioko presidenteordeak, asteazken honetan azaldu zuenez, urriaren 26ko neurketa Camp Noun jokatzearen alde agertu da.

"Partidaren eguna iristear dagoenean hartuko dugu erabakia. Oso konplikatua izan beharko litzateke egoera, neurketa Bartzelonan ez jokatzeko", adierazi du Soterasek Leo Messik Urrezko Bota jaso duen ekitaldi berean.

Bestalde, LaLigak bere eskaerari irmo eutsi nahi dio eta Bartzelonak eta Real Madrilek elkarren aurka jokatuko duten partida Santiago Bernabeu zelaian jokatzea eskatzen du, "Bartzelonako egoera politikoa" dela eta.