Itxi

Futbola

Urrezko Baloia 2019

Kepa Arrizabalaga, atezain onenaren saria irabazteko hautagai

Agentziak | Erredakzioa

France Footballek Urrezko Baloia irabazteko hautagaien zerren kaleratu du. Aurten Yachine Saria estreinatuko da, atezain onena saritzen duen garaikurra.

  • Kepa Arrizabalaga (Chelsea)

    Kepa Arrizabalaga. Argazkia: EFE

France Football aldizkariak 2019ko Urrezko Baloia irabazteko hautagaien izenak jakitera eman ditu jada. Gizonezkoetan 30 jokalarien izenak eman dituzte eta emakumezkoen kasuan 20renak.

Santander LaLigako Bartzelona taldetik Frenkie de Jong, Marc-Andre Ter Stegen, Lionel Messi eta Antoine Griezmann daude zerrendan; Real Madriletik Karim Benzema eta Eden Hazard, eta Atleticotik Joao Felix portugaldarra.

Aurtengo berritasuna Yachine Saria izango da; munduko atezain onena zein den esango dute eta tartean Athleticeko jokalari ohi bat dago, Kepa Arrizabalaga. Sari hori irabazteko Jan Oblak,  Lloris, Ter Stegen eta Alisson, besteak beste, dira hautagai.

Emakumezkoen Urrezko Baloia irabazteko 20 jokalari daude eta iazko irabazlea, Ada Hegerberg, garaikurra berriro irabazteko hautagaia da. Beste alde batetik Munduko Txapelketa irabazi zuten AEBko hainbat jokalarik ere abagune handiak dituzte.

URREZKO BALOIA 2019, hautagaiak

Gizonezkoak

Sadio Mane (SEN/Liverpool).

Sergio Aguero (ARG/Manchester City).

Frenkie de Jong (PBA/FC Bartzelona).

Hugo Lloris (FRA/Tottenham).

Dusan Tadic (SER/Ajax).

Kylian Mbappe (FRA/Paris Saint-Germain).

Trent Alexander-Arnold (ING/Liverpool).

Donny van de Beek (PBA/Ajax).

Pierre-Emerick Aubameyang (GAB/Arsenal)

Marc-Andre Ter Stegen (ALE/FC Bartzelona).

Cristiano Ronaldo (POR/Juventus).

Alisson (BRA/Liverpool).

Matthijs de Ligt (PBA/Juventus).

Karim Benzema (FRA/Real Madril).

Georginio Wijnaldum (PBA/Liverpool).

Virgil van Dijk (PBA/Liverpool).

Bernardo Silva (POR/Manchester City).

Heung-min Son (KOR/Tottenham).

Robert Lewandowski (POL/Bayern Munich).

Roberto Firmino (BRA/Liverpool).

Lionel Messi (ARG/FC Bartzelona).

Riyad Mahrez (ALG/Manchester City).

Kevin De Bruyne (BEL/Manchester City).

Kalidou Koulibaly (SEN/Napoles).

Antoine Griezmann (FRA/FC Bartzelona).

Mohamed Salah (EGI/Liverpool).

Eden Hazard (BEL/Real Madril).

Marquinhos (BRA/Paris Saint-Germain).

Raheem Sterling (ING/Manchester City).

Joao Felix (POR/Atletico).

Emakumezkoak

Kosovare Asllani (SUE/CD Tacon).

Sarah Bouhaddi (FRA/Lyon).

Lucy Bronze (ING/Lyon).

Nilla Fischer (SUE/Linkopings).

Pernille Harder (DIN/VfL Wolfsburgo).

Ada Hegerberg (NOR/Lyon).

Tobin Heath (AEB/Portland Thorns).

Amandine Henry (FRA/Lyon).

Sofia Jakobsson (SUE/CD Tacon).

Sam Kerr (AUS/Chicago Red Stars).

Rose Lavelle (AEB/Washington Spirit).

Dzsenifer Marozsan (ALE/Lyon).

Marta (BRA/Orlando Pride).

Lieke Martens (PBA/FC Bartzelona).

Viviane Miedema (PBA/Arsenal).

Alex Morgan (AEB/Orlando Pride).

Megan Rapinoe (A/Reign FC).

Wendie Renard (FRA/Lyon).

Sari van Veenendal (PBA/Atletico).

Ellen White (ING/Manchester City).