Futbola
2021eko ekainean eta uztailean
Txinan jokatuko da FIFAren Kluben arteko Munduko Txapelketa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
UEFAk zortzi talde onartuko ditu txapelketan, eta, horren irizpideen arabera, Txapeldunen Ligako eta Europako Txapelketako garaileek hartuko dute parte bertan.
-
Futboleko baloi baten artxiboko argazkia. EFE
FIFAk antolatzen duen Kluben arteko Munduko Txapelketa Txinan jokatuko da 2021eko ekaina eta uztaila bitartean, eta 24 taldek jokatuko dute bertan.
Txapelketa hartuko duten zelaiak FIFAk eta antolatzaileek hautatzen dituzte, eta bertan arituko diren taldeak, aldiz, Nazioarteko Federazioaren eta sei konfederazioen arteko barne-prozesu baten bidez zehaztuko dituzte.
Printzipioz, UEFAk zortzi talde onartuko ditu txapelketan, eta, horren irizpideen arabera, Txapeldunen Ligako eta Europako Txapelketako garaileek hartuko dute parte bertan. Real Madril eta Liverpool (Txapeldunen Ligako 2018ko eta 2019ko garaileak) bertan izango dira, eta Atletico eta Chelsea (Europa Ligako azken bi urteetako garaileak) ere gonbidatuko dituzte.
Irizpide horien arabera, Juventus eta Bartzelona txapelketa horretatik at geratuko dira, Txapeldunen Liga irabazten ez badute. Ondorioz, talde batzuk gonbidatzea aztertzen ari dira FIFAn.
Bestalde, emakumezkoen futbola bultzatzeko keinu bat eginez, 2019-2022 denboraldietan 1.000 milioi dolar zuzenduko dituzte horretara; hau da, egun eskaintzen dutena baino 500 milioi dolar gehiago.