Itxi

Futbola

Santander LaLiga

Fran Escriba, Celtatik kanpo

Agentziak | Erredakzioa

Gataferen kontra galdu eta gero bere entrenatzaile kargutik kendu du klubak.

  • Fran Escriba, Celtako entrenatzaile ohia

    Fran Escriba, Celtako entrenatzaile ohia. Argazkia: EFE

Fran Escribak ez du jarraituko Vigoko Celta taldea entrenatzen. Bart egin zuen ofiziala klubak azken emaitza txarrak direla eta.

Gatefaren kontra 0-1 galdu zuten Santander LaLigako 11. jardunaldian, laugarrena jarraian, eta bere kargutik kentzea erabaki zuten. Kaleratutako agiri batean bitartez klubak eskerrak eman nahi izan dizkiote egindako lanagatik, berari eta bere laguntzaile guztiei.

2019/20 denboraldia hasi zenetik kargugabetu duten laugarren teknikaria da.

3. jardunaldian: Marcelino García Toral (Valentzia), Albert Celadesek ordezkatu zuen.

8. jardunaldian David Gallego (Espanyol), Pablo Machíinek ordezkatu zuen.

9. jardunaldian Mauricio Pellegrino (Leganes),  Luis Cembranosek ordezkatu zuen. (behin behinekoa)

12. jardunaldian Fran Escriba (Celta)

12. jardunaldian Luis Cembranos (Leganes)