Itxi

Futbola

Behin liga amaituta

FC Bartzelona eta Real Madrilen arteko liskarrak jarraitzen du

Erredakzioa

Rosell harreman instituzionalak apurtzeko prest agertu da eta Real Madrilek "zoritxarrekotzat" jo ditu presidente katalanaren adierazpenak.

  • Sandro Rosell, FC Barcelonako presidentea. Argazkia: EFE

    Sandro Rosell, FC Barcelonako presidentea. Argazkia: EFE

FC Bartzelona eta Real Madril taldeen arteko liskarrak ez du amaierarik. Sandro Rosell Real Madrilekin dituzten harreman instituzionalak apurtzeko prest agertu da hurrengo denboraldian ere zuriek "kiroltasunaren mugak" gainditzen badituzte.

"Badaude etorkizunean errepika ezin daitezkeen egoerak", adierazi du Rosellek. Haren ustez Real Madrilen salaketak "aurretik pentsatutakoak" izan ziren.

Real Madrilek berehala eman du guzti honen inguruan duen iritzia eta Rosellen adierazpenak "zoritxarrekotzat" jo ditu. Talde zuriaren esanetan, adierazpenak Barçako zuzendaritza batzordea hedabideen aldetik jasaten ari den presioaren ondorioa dira.