Itxi

Futbola

0-3 Ukrainari

21 urtez azpiko Eurokopa: Espainia, finalerdietan

Erredakzioa

Arazorik gabe gainditu du espainiarrek Ukraina eta finalerdietan dira, baina oraindik ere helburu bat dute: Londreseko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzea.

  • Mata. Argazkia: EFE

    Mata. Argazkia: EFE

Espainiako 21 urtez azpiko selekzioak erraz gainditu du Ukraina (0-3) eta Eurokopako finalerdietarako B multzoko lehen postuan sailkatu da.

Garaipenarekin pozik, baina oraindik ere helburu bat dute espainiarrek: Londreseko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzea.

Javi Martinez, Ander Herrera eta Iker Muniain jokalariek hasieratik jokatu dute. Azpilicueta 82. minutuan sartu zen Montoyaren ordez.

Fitxa teknikoa:

Ukraina: Kanibolotskiy, Butko, Rakitskiy, Kryvtsov, Selin, Chesnakov, Garmasch, Biliy (Golodyuk, 39''), Zozulya, Konoplyanka eta Yarmolenko (Vitsenets, 81'').

Espainia: David de Gea, Botia, Dominguez, Montoya (Azpilicueta, 82''), Didac Vila, Javi Martinez (Parejo, 76''), Thiago, Ander Herrera, Muniain, Mata eta Adrian (Bojan, 80'').

Golak:

0-1, 10''. Mata .

0-2, 27''. Adrian .

0-3, 71''. Mata (penalti) .