Itxi

Futbola

Urtarrilaren 9an erabakiko da

Azpilikueta, UEFAko Urteko Taldean egoteko 50 hautagaien artean

Agentziak | Erredakzioa

Hautagai guztiak UEFA.com-ek erabakitzen du 2019an egindako lanagatik.

  • Cesar Azpilikueta, Chelsearen elastikoarekin

    Cesar Azpilikueta, Chelsearen elastikoarekin. Argazkia: EFE

UEFA.com-ek gaur iragarri du 2020ko Urteko Taldean izateko hautagai diren 50 jokalarien zerrenda osoa. Horien artean Cesar Azpilikueta defentsa nafarra dago.

Orain, urtarrilaren 9ra arte UEFAren webgune ofizialean bozkatzeko aukera egongo da.

Guztira bost atezain daude, hamabost defentsa, hamabost erdilari eta hamabost aurrelari.

HAUTAGAIAK

ATEZAINAK: Alisson, Ederson, Oblak, Onana eta Ter Stegen.

DEFENTSAK: Alba, Alexander-Arnold, Azpilikueta, Blind, De Ligt, Giménez, Kimmich, Koulibaly, Laporte, Pique, Ramos, Robertson, Tagliafico, Van Dijk eta Vertonghen.

ERDILARIAK: Thiago Alcántara, Bernando Silva, Bruno Fernandes, De Bruyne, De Jong, Di María, Fabián, Fabinho, Henderson, Jorginho, Kante, David Silva, Van de Beek, Wijnaldum eta Ziyech.

AURRELARIAK: Aguero, Aubameyang, Firmino, Gnabry, Hazard, Kane, Lewandowski, Mané, Mbappé, Messi, Ronaldo, Salah, Son, Sterling eta Tadic.