Itxi

Futbola

Santander LaLiga

Bartzelona - Real Madril, klasikoa

Agencias | Redacción

Iluntzeko 20:00etan jokatuko da katalanen eta madrildarren arteko partida Camp Nou futbol-zelaian segurtasun neurri handiekin.

  • Luis Suarez eta Bale

    Luis Suarez eta Bale

Bartzelonak eta Real Madrilek LaLigako hamargarren jardunaldiko partida jokatuko dute gaur Camp Nou futbol-zelaian iluntzeko 20:00etan.

Urrian jokatu beharreko neurketa bertan behera geratu zen eta klasikoa gaur jokatuko da segurtasun neurri bereziekin eta aldarrikapen klimapean. Beraz, 53 egun beranduago jokatuko da Espainiako ligako klasiko handia.

Ernesto Valverdek eta Zinedine Zidanek, Bartzelonako eta Real Madrileko entrenatzaileek, normaltasuna eskatu dute. Gainera konfiantza osoa edute partida arazorik gabe jokatuko dela eta futbola izango dela protagonista nagusia.

'Tsunami Democratic' izeneko plataformak ekitaldia antolatu du arratsaldeko 16:00retarako Camp Nou futbol-zelai inguruan eta inoiz baino Polizia gehiago egongo da eta segurtasun neurriak gehitu dituzte.

Katalanak eta madrildarrak berdinduta daude sailkapenean 35 punturekin. Barçak partida bat gehiago irabazi du, baina zuriek baino bi neurketa gehiago galdu ere; blaugranek 23 goleko aldea dituzte eta Zidanen gizonek 21. Partida parekatua espero da gaur.

FITXA TEKNIKOA

FC BARTZELONA: Ter Stegen; Sergi Roberto, Piqué, Lenglet, Jordi Alba; Busquets, Rakitic, De Jong; Messi, Suarez eta Griezmann.

REAL MADRIL: Courtois; Carvajal, Ramos, Varane, Mendy; Casemiro, Valverde, Kroos, Modric; Bale eta Benzema.

Epailea: Hernandez Hernandez

Futbol-zelaia: Camp Nou.

Ordua: 20.00 / Movistar LaLiga.