Itxi

Futbola

Santander LaLiga

Real Madrilen nagusitasuna aitzakiarik gabekoa izan zen Camp Noun

Agentziak | Erredakzioa

Nahiz eta talde zuriak Bartzelona baino hobeto jokatu eta gol abaguneak izan, emaitza hasierako 0-0ekoa izan zen.

  • Ramos eta Messi

    Ramos eta Messi

Bartzelonak eta Real Madrilek Camp Nou futbol-zelaian jokatu zuten bart aurreko hilean bertan behera geratu zen hamargarren jardunaldiko partida.

Zinedine Zidanen taldea hobea izan zen, baloia izan zuen eta gol abagune onenak izan ere, halere, aukera asko ez ziren izan eta gainera ez zituzten aprobetxatu. Ernesto Valverderen gizonek, bestalde, ezin izan zuten gainditu zurien presioa eta arazo handiak izan zituzten baloia zelaitik zelaira eramateko.

Duela urte asko ez zen ikusten Real Madril Bartzelona baino askoz hobeto jokatzen, baina horrela gertatu zen atzo. Katalanen arriskua erasoan Leo Messik jarri zuen, halere, nahi baino baloi gutxiago izan zituen eta gainera Courtois atezainetik oso urrun.

Azkenean huts eta huts amaitu zer klasikoa, 2002tik ematen ez zen emaitza, Louis van Gaal eta Vicente del Bosque entrenatzaileak zirela.

Sailkapenean puntu berak dituzte, baina golen aldea dela eta Bartzelonak jarraitzen du lider.

Fitxa teknikoa

0 - FC Bartzelona: Ter Stegen; Semedo (Arturo Vidal, m.55), Pique, Lenglet, Jordi Alba; Rakitic, Sergi Roberto, De Jong; Messi, Suarez eta Griezmann (Ansu Fati, m. 83).

0 - Real Madril: Courtois; Carvajal, Ramos, Varane, Mendy; Casemiro, Kross, Fede Valverde (Modric, m. 79), Isco (Rodrygo, m.79); Bale eta Benzema.

Epailea: Hernandez Hernandez. Txartel horia erakutsi zien Rakitic (m.21), Suárez (m.40), Lenglet (m.45), Casemiro (m. 66), Bale (m. 70), Isco (m. 76), Sergio Ramos (m. 78) eta Carvajal (m.91) jokalariei.

Intzidentziak: hamargarren jardunaldian bertan behera geratu zen partida. 93.426 ikusle Camp Nou futbol-zelaian. Hasierako ohorezko sakea MotoGPko munduko txapelduna egin zuen, Marc Marquezek.