Futbola
Lau urtez
Javier Tebas izango da berriro LaLigako presidentea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Cumplirá, de este modo, su tercer mandato consecutivo.
-
Javier Tebas. Artxiboko argazkia
Javier Tebas Medrano LaLigako presidente izendatu dute ofizialki astelehen honetan, Espainiako futbolaren patronalak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Tebas izan da kargu horretarako aurkeztu den hautagai bakarra, eta, hartara, hirugarren agintaldia jarraian beteko du karguan.
"Futbol Profesionaleko Liga Nazionaleko presidente izateko hautagaitza bakarra aurkeztu ondoren, eta hautagaitza hori baliozkoa izanik, Javier Tebas LaLigako behin betiko presidente izendatu da lau urterako, Ezohiko Batzar Orokorra egin beharrik gabe", azaldu du bileraren ostean horretarako berariaz eratutako Hauteskunde Batzordeak.
Tebas (57 urte) abokatua da lanbidez, eta 2020ko urriaren 10ean amaitu behar zitzaion bigarren agintaldia. Abenduaren 2an dimisioa eman zuen, berriro hauteskundeetara aurkezteko. Hilaren 16an amaitu zen hautagaitzak aurkezteko epea, baina berea bakarrik jaso zuten. Ondorioz, ez da hauteskunderik egin behar izan.