Itxi

Futbola

Atletico Madrili irabazita

Real Madril, Espainiako Superkopako txapeldun

Erredakzioa

Talde merengeak garaipena lortu du finala Atletico Madrili irabazita, penaltien txandan, neurketa eta luzapena golik gabe amaitu ostean.

  • Real Madril. Argazkia: EFE

    Real Madril, Superkopako txapeldunaren garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Real Madril da Espainiako Superkopa txapelduna, finala Atletico Madrili irabazita. Penaltien txandan lortu du titulua Real Madrilek, neurketako 90 minutuak eta luzapena golik gabe amaitu ostean.

Luzapenean, Thibaut Courtois Real Madrileko atezainak eta Jan Oblak Atletico Madrilekoak eragin dute norgehiagoka golik gabe bukatzea, eta erabakigarriak izan dira luzapenean. Penalti jaurtiketetan, Atletico Madrilek lehen penalti biak huts egin ditu, Saulek zutoinera bota baitu, eta Courtoisek gelditu egin baitio jaurtiketa Thomas Parteyri. Trippierrek sartu du koltxoneroen penalti bakarra, eta Real Madrilek jaurtitako laurak sartu ditu.

Fitxa teknikoa:

Real Madril: Courtois; Carvajal, Ramos, Varane, Mendy; Valverde, Casemiro, Kroos (Vinicius, 103. min), Modric; Isco (Rodrygo, 60. min) eta Jovic (Mariano, 83. min).

Atletico Madril: Oblak; Trippier, Gimenez (Savic, 98. min), Felipe, Lodi (Llorente, 89. min); Herrera (Vitolo, 56. min), Thomas, Saul, Correa; João Félix (Arias, 101. min) eta Morata.

Penaltien txanda:

1 - 0, gola, Carvajal.

1 - 0, huts egindakoa, Saul. Zutoinera.

2 - 0, gola, Rodrygo.

2 - 0,huts egindakoa, Thomas. Courtoisek gelditu du.

3 - 0, gola, Modric.

3 - 1, gola, Trippier.

4 - 1, gola, Sergio Ramos.

Epailea: Jose Luis Sanchez Martinez. Txartel horiak atera dizkie Mendy (92. min), Modric (93. min), Valverde (111. min) eta Carvajal (115. min) Real Madrileko jokalariei, baita  Felipe (27. min), Thomas (74. min), Corrrea (115. min) eta Savic (115. min) Atletico Madrileko futbolariei. Txartel gorria atera dio Valverde (115. min) Real Madrileko jokalariari.