Itxi

Futbola

2022ra arte

Deportivok Sabin Merino fitxatu du

Erredakzioa

Futbolari bizkaitarrak 2022ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde galiziarrarekin.

  • Sabin Merino. Argazkia: EITB

    Sabin Merino, Deportivoko jokalaria. Argazkia: EITB

Deportivok Sabin Merino fitxatu duela iragarri du astearte honetan, Leganesekin akordiora iritsi ostean. Jokalari bizkaitarrak 2022ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde galiziarrarekin.

Merino Athleticen harrobian hazitako jokalaria da. Beheko mailetatik pasa ostean, Bigarren B Mailan bi denboraldi jokatu zituen Bilbao Athleticekin, 81 partidatan 21 gol sartu zituelarik. 2015-2016 denboraldian Athleticen lehen taldera pasa zen, eta 75 neurketa jokatu zituen Lehen Mailan talde zuri-gorriarekin.

Azken bi denboraldi hauetan Leganesen egon da. Duela bi urte Athleticek utzita jokatu zuen Madrilgo taldean, eta, bigarrenean, fitxatu egin zuen Leganesek. Iragan denboraldian Ligako 14 partida jokatu zituen, eta Errege Kopako lau.