Itxi

Futbola

Etete klausula ordaindu du

Espanyolek Cabrera fitxatu du, Getaferi 9 milioi ordainduta

Erredakzioa

Talde perikitoak Realaren aurka jokatuko du Errege Kopan asteazkenean, eta Athleticen kontra Ligan larunbatean. Uruguaiko erdiko defentsak 2024ra arte sinatu du kontratua Espanyolekin.

  • Leandro Cabrera. Argazkia: EFE

    Leandro Cabrera, Getaferekin Leganesi 20. jardunaldian sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Espanyolek Leandro Cabrera fitxatu du, Getafen egon den jokalaria, 2024ko ekainaren 30era arte. Talde perikitoa Realaren aurkaria izango da Errege Kopan asteazkenean, eta Athleticen kontra jokatuko du Ligan, larunbatean.

Cabreraren 9 milioi euroko etete klausula ordaindu du Espanyolek. Jokalariak entrenamendua osatu du Abelardo Fernandezen aginduetara, eta aurkeztua izan da RCDE Stadiumean.

Bartzelonako taldeak neguko merkatuan egin duen bigarren fitxaketa da Uruguaiko erdiko defentsarena, Raul De Tomas aurrelaria erosi baitzion Benficari, 20 milioi euro ordainduta.