Itxi

Futbola

1/16

Kopako hirugarren kanporaketako emaitzak

eitb.eus

Osasuna, Reala eta Athletic ostiraleko final-zortzirenen zozketan izango dira (13:00); ez, ordea, Eibar, Badajozen aurkako kanporaketan huts egin eta gero.

  • Cultural Leonesa - Atletico Madril partidako irudia

    Cultural Leonesa - Atletico Madril partidako irudia. Argazkia: EFE

Final-hamaseirenetako Kopako kanporaketek ezusteko ugari utzi dituzte, batez ere azken egunean. Euskal taldeei dagokienez, guztiek egin dute aurrera Eibarrek izan ezik, armaginek galdu egin baitute Badajozen aurka (3-1). Aldiz, Reala, Athletic eta Osasuna ostiral honetan (13:00) egingo den final-zortzirenen zozketan izango dira.

Txapelketatik kanpo geratu diren Lehen Mailako taldeen artean, Atletico Madrilena izan da ezustekorik handiena. Simeonerenak irabazten hasi diren arren, amore eman behar izan dute luzapenean Cultural Leonesa Bigarren B Mailako taldearen aurka (2-1). Gauza bera gertatu zaio Celtari ere Mirandesen kontra (2-1).

Honako hauek izan dira hurrengo fasera igaro ezinik geratu diren Lehen Mailako taldeak: Mallorca, Levante, Valladolid, Espanyol, Celta, Eibar, Betis eta Atletico Madril.

FINAL-HAMASEIRENAK

Recreativo Huelva - Osasuna 2-3

Zaragoza - Mallorca 3-1

Sevilla - Levante 3-1

Eivissa - Bartzelona 1-2

Elx - Athletic Club 1-1, (4-5, penaltietan)

Tenerife - Valladolid 2-1

Badalona - Granada 1-3

Girona - Vila-real 0-3

Logroñes - Valentzia 0-1

Reala - Espanyol 2-0

Unionistas - Real Madril 1-3

Ebro - Leganes 0-1

Mirandes - Celta 2-1

Badajoz - Eibar 3-1

Rayo Vallecano - Betis 2-2, (4-2, penaltietan)

Cultural Leonesa - Atletico Madril 2-1