Itxi

Futbola

Errege Kopa 1/8

Final-laurdenak, 16 talderen jomuga

EITB.EUS

Tenerife-Athletic kanporaketa gaur 21:00etan jokatuko da. Realaren eta Osasunaren arteko euskal derbia, aldiz, asteazkenean jokatuko dute, ordu berean.

  • Osasuna-Reala

    Osasuna-Reala. Argazkia: EFE

Gaur Errege Kopako final-zortzirenen kanporaketak martxan jarriko dira, Tenerife-Athletic norgehiagokarekin. Heliodoro Rodriguez Lopez futbol-zelaiak hartuko duen partida 21:00etan hasiko da.

Reala-Osasuna euskal derbia asteazkenean jokatuko da eta Reale Arenako neurketa ere 21:00etatik aurrera abiatuko da.

Partida bakarreko kanporaketak izango dira berriro, maila baxuagoan dagoen taldearen futbol-zelaian eta finalerdietara arte prozesu bera jarraituko da. Maila berekoak direnean, bolen ateratzearen ordenaren arabera jokatuko da zelai batean edo bestean.

Final-laurdenak otsailaren 5ean jokatuko dira.

PARTIDA GUZTIEN ORDUTEGIAK:

Urtarrilak 28, asteartea

Tenerife - Athletic (21:00)

Urtarrilak 29, asteazkena

Cultural Leonesa - Valentzia (19:00)

Rayo Vallecano - Vila-real (19:00)

Badajoz - Granada (21:00)

Zaragoza - Real Madril (21:00)

Reala - Osasuna (21:00)

Urtarrilak 30, osteguna

Bartzelona - Leganes (19:00)

Mirandes - Sevilla (21:00)