Futbola
Santander Liga
Ligako 27. jardunaldiko partiden ordutegiak
eitb.eus
Alaves-Valentzia neurketak emango dio hasiera jardunaldiari ostiralean, martxoaren 6an, 21:00etan. Realak Bartzelonaren etxean jokatuko du larunbatean, martxoaren 7an, 18:30ean.
-
27. jardunaldiko partiden eta ordutegien taula. Argazkia: @Laliga
Ligak 27. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak iragarri ditu. Alaves izango da jardunaldia irekiko duen euskal taldea, arabarrek ostiralean, martxoaren 6an, jokatuko dute, 21:00etan, Mendizorrotzan, Valentziaren aurka.
Hurrengo partida Eibar-Mallorca izango da, larunbatean, 13:00etan. Hiru ordu t'erdi geroago hasiko da Bartzelona-Reala partida, Camp Nou zelaian.
Igandean, 12:00etan, Osasuna-Espanyol jokatuko da, eta 14:00etan, Valladolid-Athletic.
Hauek dira 27. jardunaldiko partida guztien ordutegiak: