Futbola
Errege Kopako finalean
VARak aztertuko dituen jokaldiak Cartujako pantailetan ikusiko dira
Erredakzioa
Arbitroen Batzorde Teknikoak iragarri du, apirilaren 18ko Errege Kopako finalean, zaleek Cartuja estadioko monitoreetan ikusi ahalko dituztela VARak txekeatuko dituen jokaldiak.
-
Cartuja, Errege Kopako finala jokatuko den estadioa. Argazkia: EFE
Errege Kopako finalean VARak aztertuko dituen jokaldiak, Cartuja estadioko pantailetan erakutsiko direla iragarri du astearte honetan Arbitroen Batzorde Teknikoak. Finala, apirilaren 18an izango da.
"Cartujan jokatuko den Errege Kopako finalean, VARa aztertzen ari den jokaldia estadioko pantailetan ikusi ahalko da, txekeatzen ari diren aldi berean. Mundu guztiak ikusi ahalko ditu irudiak", adierazi du Carlos Velasco Carballo Arbitroen Batzorde Teknikoko presidenteak.
Ligako partidetan zelaiko epaileak VARekoarekin dituen elkarrizketak publikatuko dituzten galdetuta, Velasco Carballok hauxe erantzun du: "Ez da nahastu behar gardentasuna jakin-nahiarekin".