Futbola
2014ra arte kontratua zuen
Sergio Batista Argentinako hautatzailea bere kargutik kendu dute
Erredakzioa
Amerika Kopan Uruguaik kanporatu zuen Argentina, final-laurdenetan, eta garaipen bakarra lortu zuen, Costa Ricaren aurka.
-
Sergio Batista. Argazkia: EFE
AFAk (Argentinako Futbol Elkarteak) bere kargutik kendu du Sergio Batista hautatzailea. Duela zortzi hilabete hartu zuen Batistak Argentinako selekzioa entrenatzearen ardura eta 2014ra arte zuen kontratua.
Gainera, Carlos Bilardo Argentinako selekzioen zuzendaria "behaketapean" dagoela adierazi du Ernesto Cherquis Bialo AFAko bozeramaileak. Amerika Kopan Uruguaik kanporatu zuen Argentina, final-laurdenetan, eta garaipen bakarra lortu zuen, Costa Ricaren aurka.
Oraindik ordezkorik ez dagoela esan duten arren, Alejandro Sabella izango dela ematen du, Estudiantes de la Platako entrenatzaile ohia.