Futbola
Koronabirusa
Austriako Gobernua, Eurokopa atzeratzean alde
eitb.eus
Gabriele Gravina Italiako Federazioko presidenteak Europako Txapelketa atzeratzeko proposamena egingo dio UEFAri.
-
San Mames, Eurokopako egoitza
Austriako Gobernuak koronabirusaren pandemiagatik Eurokopa atzeratu beharko dela esan du igande honetan.
Werner Kogler Kiroletako ministro eta kantzillerordeak oso iritzi pertsonala duela esan du, baina Eurokopa atzeratzearen alde dagoela argi utzi du eta hori gertatuko dela uste du ere.
Beste alde batetik, Gabriele Gravina Italiako Federazioko presidenteak, bart iragarri zuen Europako Txapelketa atzeratzeko proposamena egingo dio UEFAri, 'egutegia datak libre geratzeko eta horrela ligak jokatu eta amaitzeko derrigorrezkoa da Eurokopa atzeratzea'.