Futbola
Arsenaleko presidentea
Astelehena baino lehen Fabregasen etorkizuna jakin nahi du Hill-Woodek
Erredakzioa
"Erabakia Bartzelonaren esku dago. Jokalaria erosi nahi badute, justua den prezioa ordaindu beharko dute", esan du Arsenaleko presidenteak.
-
Cesc Fabregas. Argazkia: EFE
Estreinakoz Cesc Fabregas saltzeko prest daudela aitortu du Peter Hill-Wood Arsenaleko presidenteak eta jokalariaren etorkizuna astelehena baino lehen jakitea espero du.
Bartzelonak urte eta erdi denbora galtzen daramala adierazi du Hill-Wood "Daily Star"-en eta orain behin betiko erabakia hartzeko unea heldu dela.
"Erabakia Bartzelonaren esku dago. 26 milioi librako eskaintza egin zuten lehenengo eta pixka bat gehiagokoa ondoren. Jokalaria erosi nahi badute, justua den prezioa ordaindu beharko dute", esan du.