Itxi

2020/03/23

12:52

Futbola

Ofiziala

LaLiga, bertan behera

eitb.eus

Espainiako Gobernuak osasunarentzako arriskurik ez dagoen momentuan jokatzeko baimena emango omen du.

  • Reala Arena

    Reala Arena

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Futbol Federazioko jarraipen komisioak eta LaLigak txapelketa bertan behera geratzen dela iragarri dute, Espainiako Gobernuak esan arte.

Jokalarien, langileen eta zaleen osasunarentzako arriskurik ez dagoen momentuan jokatzeko baimena emango omen du Gobernuak.

Futbol Federazioak eta LaLigak, agiri baten bitartez, eskertu nahi izan dute pandemiaren kontra lan egiten ari diren pertsona guztiei eta hildakoen senideei 'besarkada handi bat eman'.

Era berean, Espainiako Futbol Federazioak profesionalak ez diren lehiaketa guztiak ere bertan behera geratuko direla onartu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;