Itxi

Futbola

Areetako anbulategiarentzat

Arenas taldeko jokariek barne-erregimeneko dirua Osakidetzari emango diote

eitb.eus

Jokalarien artean denboraldian zehar multek sortutako dirua Osakidetzari emango diote.

  • Arenas vs Tudelano partidaren irudia

    Arenas vs Tudelano partidaren irudia

Bigarren B Mailako bigarren multzoan dabilen Getxoko Arenas Klubeko taldeak oso ekimen polita eraman du aurrera.

Jokalarien artean denboraldian zehar multek sortutako dirua Osakidetzari emango diote., Areetako anbulategiarentzat hain zuzen ere.

Klubeko zuzendaritza iragarri du barne-erregimeneko diru hori osasun-materiala erosteko dela; talde-teknikoak ere dirua jarri du.

Arenasek, Barakaldok, Amorebietak eta Leioak egin duten bezala, ERTEa aurkeztea erabaki zuen koronabirusaren krisiari aurre egiteko.