Futbola
Superkopa
Bartzelona-Real Madril: Emozioa, golak, istiluak eta Barça garaile
Erredakzioa
Guardiolaren taldeak 3-2 irabazi zuen; Messik, bikain, bi gol sartu eta beste bat eman zion Iniestari.
Bartzelonak eta Real Madrilek indarrak neurtu zituzten Camp Nou futbol-zelaian Superkopako bueltako partidan. Jose Mourinhoren jokalariek oso ondo jokatu zuten, partidari erritmoa jarriz eta joko arinarekin, baina Bartzelona oso talde handia da eta Messi are gehiago.
Zuriak saiatu ziren, baina beti markagailuan atzetik. 1-0ekoa Iniestak sartu zuen Messiren pase bikaina eta gero. Berdinketa Ronaldok egin zuen, baina atsedenaldira joateko minutu bat faltan berriro ere Messi protagonista; area barruan baloia hartu eta bera bakarrik egin zuen jokaldia eta errematea 2-1ekoa egiteko.
Bigarren zatian baloia zuriek izan zuten berriro ere, baina gol abaguneak ez zituzten asmatu. Halere, korner jaurtiketa baten ondorioz Benzemak berdinketaren gola erdietsi zuen. Luzapenaren bidean Adrianok eskuin hegaletik jokaldia egin eta bere erdiraketa, nola ez, Messik bidali zuen sare barrura.
Cesc Fabregasen debuta ere izan zen, beraz, Bartzelonarentzat egun handia, ez ordea Mourinhorentzat.
Fitxa teknikoa:
3 - Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Mascherano, Abidal, Sergio Busquets (Keita, 85'), Xavi, Iniesta, Pedro (Cesc, 82'), Villa (Adriano, 73') eta Messi.
2 - Real Madril: Casillas; Ramos, Pepe, Carvalho, Coentrao, Xabi Alonso, Khedira (Marcelo, 45'), Di Maria (Higuain, 63'), Ozil (Kaka, 78'), Cristiano Ronaldo eta Benzema.
Golak: 1-0: Iniesta, 15'. 1-1: Cristiano Ronaldo, 20'. 2-1: Messi, 45'. 2-2: Benzema, 81'. 3-2: Messi, 88'.
Epailea: Fernández Borbalan. Txartel horiak: Khedira (28'), Xavi (42'), Mascherano (54'), Cristiano Ronaldo (54'), Pepe (62'), Sergio Ramos (76'), Coentrao (85'); eta gorriak: Marcelo (94'), Ozil (95') eta Villa (95').