Itxi

Futbola

Jaitsierarik ez

Ondarroako Aurrera, Anaitasuna eta Urgatzi, Hirugarren Mailara

eitb.eus

Elorrio, Eibar Urko eta Amurrio, bigarren sailkatuak, igotze fase baten zain daude.

  • Hirugarren Maila

    Hirugarren Maila

Ondarroako Aurrera, Anaitasuna eta Urgatzi, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Ararako lurraldeetako ligetako lehen sailkatuak. Hirugarren Mailara igoko dira,  Euskadiko Futbol Federazioak lehiaketa guztiak bertan behera utzi eta gero.

Alarma egoera adierazi zenean, hots, martxoaren 14ean, liderrak ziren Aurrera, Anaitasuna eta Urgatzi eta data horretan oinarritu da Federazioa erabakia hartzeko. Bide batez, jaitsierak ez direla egongo baieztatu dute.

Eta beste alde batetik, Elorrio, Eibar Urko eta Amurrio, bigarren sailkatuta dauden taldeak, igotze fase baten zain daude. 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Kirolak