Itxi

Futbola

Konfirmatzeke

Ekainaren 20an hastea espero du LaLigak

eitb.eus

Gobernuaren azken erabakiaren zain daude, baina ekainaren hirugarren asteburuan hasi nahi dute lehiaketa.

  • Bartzelona - Reala. EFE

    Bartzelona - Reala. EFE

Koronabirusaren pandemian murgilduta deseskalatze fasean dago Espainia, beraz, LaLigako txapelketari argi berdea eman behar dio Gobernuak hasi ahal izateko.

Ekainaren 20an hasi nahi dute, baina pandemiaren nondik norakoa ikusi behar da eta aste bat lehenago edo bat beranduago izan daiteke lehiaketaren hasiera.

Santander LaLigako eta Smartbank LaLigako taldeek osasun-kontrolak eta PCRak pasatu dituzte jada eta hainbat taldek entrenamenduen aurreikuspena jaso dute jada, (Sevilla, Vila-real, Osasuna, Leganes, Zaragoza, Elx, Las Palmas, Numantzia, Albacete, Deportivo Coruña eta Lugo).

Javier Tebas LaLigako presidenteak igandean emango ditu xehetasun gehiago telebistako programa batean, bertan hainbat jokalarik hartuko dute parte ere.

Beste alde batetik, Javier Aguirre Leganes taldeko entrenatzaileak 'azken orduko' bezala iragarri zuen bart lehiaketa ekinaren 20an hasiko zela.