Futbola
Liechtensteinen aurka
Espainiak Eurokoparako txartela ziurtatu nahi du
Erredakzioa
Oraindik ere beste bi partida jokatu beharko ditu Espainiak, Eskozia eta Txekiar Errepublikaren auka, baina astearte honetan Eurokopan lehiatzeko postua lor dezake.
-
Llorente, entrenamendu batean. Argazkia: EFE
Espainiako futbol selekzioak Liechtensteinen aurka neurtuko ditu indarrak astearte honetan Logroñoko Las Gaunas futbol-zelaian (22:00). 2012ko Ukraina eta Poloniako Eurokoparako txartela ziurtatzea helburu izango dute Vicente del Bosqueren gizonek.
Oraindik ere beste bi partida jokatu beharko ditu Espainiak, Eskozia eta Txekiar Errepublikaren auka, baina gaur Eurokopan lehiatzeko postua lor dezake.
Ustezko hamaikakoak:
Espainia: Casillas, Sergio Ramos, Albiol, Busquets, Arbeloa; Xabi Alonso, Xavi, Iniesta, Cesc, Villa eta Llorente.
Liechtenstein: Jehle, Martin Stocklasa, Rechsteiner, Michael Stocklasa, Kaufmann; Buchel, Burgemeier, Frick, D.Hasler, N.Haslar eta Ritzberger.