Futbola
6-0 Liechtensteinen kontra
Espainiak erraz lortu du Eurokoparako txartela
Erredakzioa
Liechtenstein arazo barik gainditu du Del Bosqueren taldeak Negredo (2), Xavi, Ramos eta Villa (2) jokalarien golekin.
-
Negredo, Villa eta Mata. Argazkia: EFE
Espainiako futbol selekzioak 2012ko Eurokoparako txartela ziurtatu du Liechtenstein errastasunez mendean hartuta (6-0). Alvaro Negredo eta David Villa izan dira partidako protagonista nagusiak.
Sevillako aurrelariak aurreneko bi golak sartu ditu eta Bartzelonakoak beste bi lortu ditu. Xavi Hernandezek eta Sergio Ramosek ere sarea zulatu dute. Thiago Alcantarak Espainiarekin debutatu du. Athleticeko Fernando Llorentek, bestalde, oso hurbil izan du gola, baina azkenean ez du lortu.
Fitxa teknikoa:
6 - Espainia: Iker Casillas; Sergio Ramos (Thiago, 55'), Busquets, Raul Albiol, Arbeloa; Xabi Alonso, Xavi (Cesc, 46'), Iniesta; Mata, Villa eta Negredo (Llorente, 62').
0 - Liechtenstein: Jehle; Ritzberger, Martin Stocklasa, Michael Stocklasa, Rechsteiner; Thomas Beck (Hanselmann, 89'), Martin Büchel (Kieber, 82'), Wieser (Hasler, 72'), Mario Frick, Burgmeier eta David Hasler.
1-0, 33': Negredo.
2-0, 37': Negredo.
3-0, 44': Xavi
4-0, 52': Sergio Ramos.
5-0, 60': Villa.
6-0, 79': Villa.