Futbola
Yaya Tourerekin jokatzeko
Manchester Cityk Busquets fitxatu nahi du 40 milioigatik
A.B.
Erredakzioa
Talde ingeleseko entrenatzailea den Mancinik Yaya Tourerekin batera zelai erdian jokatzeko nahi du futbolari katalana.
-
Sergio Busquets Athleticen aurkako partida baten. Argazkia: EFE
Manchester Cityk hainbat fitxaketa egin ditu azken urteotan, baina badirudi oraindik ez dutela nahikoa. Orain, beste jokalari bat fitxatu nahi omen dute eta bere izena Sergio Busquets da.
Talde ingelesa 40 milioi ordaintzeko prest omen dago. Mancini Cityko entrenatzaileak zelai erdia indartu nahi du eta bere ustez Busquets da Yaya Toureri laguntzeko behar duen jokalaria. Biek Bartzelonan batera jokatutakoak dira.
Cityk neguko merkatuan fitxatu nahi zuen Busquets, baina honek Txapeldunen Ligan minutuak izango ditu Bartzelonarekin eta ondorioz ezingo luke aurten talde ingelesarekin txapelketa hau jokatu. Horregatik, Busquetsen fitxaketa burutzen datorren udan saiatu daiteke Manchester City.