Itxi

Futbola

37. eta 38. jardunaldiak

Ordutegi bateratuak Ligako azken bi jardunaldietan

Erredakzioa

Titulua, Txapeldunen Ligarako eta Europa Ligarako txartelak eta jaitsiera saihestea jokoan egongo diren partidek ordutegi bateratuak izango dituzte Ligako 37. eta 38. jardunaldietan.

  • Eibar - Reala

    Epaileak, eta Eibar eta Reala taldeetako jokalariak Ipuruako berdegurena sartzen. Argazkia: EiTB

Euskadiko Futbol Federazioak (EFF-FVF) astelehen honetan jakinarazi duenez, Ligako titulua, Txapeldunen Ligarako sailkatzea, Europa Ligarako txartela eta jaitsiera saihestea jokoan egongo diren partidek ordutegi bateratuak izango dituzte Ligako azken bi jardunaldietan.

Horren berri emateko Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) uztailaren 6ko datarekin bidali dion gutuna publikatu du Euskal Futbol Federazioak twitter sare sozialean. Santander Ligako eta SmartBank Ligako azken bi jardunaldiei eragingo die.

Datozen egunetan, LaLigak jakinaraziko ditu Lehen Mailako 37. eta 38. jardunaldietako eta Bigarren Mailako 41. eta 42. jardunaldietako neurketen datak eta ordutegiak.