Publizitatea
Itxi

2020/07/13

14:35

Futbola

14 urteren ostean

Cadiz Lehen Mailara igo da

Erredakzioa

Andaluziako taldeak Santander Ligara igotzea lortu du. Zaragozak Oviedoren aurka jaso duen porrotak igoera matematikoa eman dio Cadizi.

0:42
La afición del Cádiz celebra el ascenso
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Cadizek Santander Ligan jokatuko du datorren denboraldian. Igande honetan Zaragozak Oviedoren aurka jaso duen porrotak (2-4) igoera eman dio matematikoki Andaluziako taldeari.

Larunbatean, Cadizek galdu egin zuen Fuenlabradaren aurka (0-1), eta bazirudien igoerak itxaron egin beharko zuela, baina Zaragozaren porrotak igoera eman dio matematikoki Andaluziako taldeari. SmartBank Liga amaitzeko bi jardunaldi falta badira ere, Cadizek 69 puntu ditu eta Zaragozak 62. Aragoikoek, beraz, ezin dute Cadiz harrapatu.

Igoera ematen duen beste txartel bat jokoan

Lehen Mailara igotzeko beste txartel zuzen bat egongo da jokoan SmartBank Ligako azken bi jardunaldietan. Huesca da bigarren, 64 punturekin, eta Zaragoza hirugarren dago, 62rekin. Almeria (laugarren, partida bat gutxiagorekin) eta Girona (bosgarren) 60rekin berdinduta daude, eta play-offa jokatzeko taldeen zerrenda Fuenlabradak (seigarren) ixten du, 57 punturekin. Hala ere, Rayo Vallecanok (zazpigarren, 56 punturekin) eta Elxek (zortzigarren, 55ekin) seigarren postua ken diezaiokete Madrilgo taldeari astelehen honetan, 40. jardunaldiko partida irabaziz gero.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena