Futbola
20/21 denboraldia
Primera Iberdrola irailaren 5ean hasiko da, 18 talderekin
eitb.eus
Txapelketa 2021eko ekainaren 20an amaituko da. Bestalde, 2020/21eko Erreginaren Kopako finala maiatzaren 30ean jokatuko da.
-
Eibarrek Primera Iberdrolan jokatuko du. Artxiboko argazkia
Espainiako Emakumezkoen Futbol Batzordeak gaur onartu duen arabera, Primera Iberdrola liga irailaren 5ean hasiko da eta 18 taldek osotuko dute.
Hurrengo denboraldian guztira 34 jardunaldi jokatuko dituzte (aurreko urtean 30 izan ziren). Aldaketa hori, aurten bi talde gehiagok jokatuko dutelako egin du futbol batzordeak. Izan ere, jaitsierarik egon ez zen bain, aldiz, Eibarrek eta Santa Teresak Bigarren Mailatik igoera lortu zuten.
Lehiaketa irailaren 5ean hasiko da eta 2021eko ekainaren 20an amaitzea espero da, Espainiako Federazioak jakitera eman duen bezala.
Bigarren Maila (Primera Iberdrola) irailaren 27an abiatuko da; Erreginaren Kopako finala maiatzaren 30ean jokatuko da eta Espainiako Superkopa urtarrilean.
Behin betiko egutegia hilabete amaieran emango dute, play-offak amaitzen direnean.