Itxi

Futbola

Erabakia

Depor - Fuenlabrada abuztuaren 5ean jokatu behar dela erabaki du Lehiaketa Batzordeak

Erredakzioa

Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak erabaki duenez, bertan behera geratu zen SmartBank Ligako azken jardunaldiari dagokion partida hau asteazken honetan jokatu beharko da.

  • Fuenlabrada

    Fuenlabradako jokalariak, konfinatuta egon ziren A Coruñako hoteletik irtetzen. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak erabaki duenez, Deportivoren eta Fuenlabdradaren arteko SmartBank Ligako partida abuztuaren 5ean, asteazkenean, jokatu beharko da.

Fuenlabradako jokalari batzuk koronabirusagatik positibo eman ostean, SmartBank Ligako azken jardunaldiari dagokion eta uztailaren 20an jokatu behar zen neurketa hau bertan behera geratu zen. Fuenlabradak igoera playoffak lortzea zuen helburu, eta Deportivok Bigarren B Mailara ez jaistea.

Erabaki honen eraginez, Fuenlabradak igoera playoffa jokatuko du garaipena edo berdinketa lortuz gero; galtzen badu Elx izango da playoffa jokatuko duen taldea. Deportivo Bigarren B Mailara jaitsiko da, nahiz eta Fuenlabradaren aurka garaipena lortu.