Itxi

Futbola

Edukieraren % 30

Europako Superkopa publikoarekin jokatuko da

Erredakzioa

Bayern Munichek eta Sevillak jokatuko dute finala irailaren 24an Budapesteko Puskas Arenan. Zaleak egongo dira harmailetan, konkretuki, estadioaren edukieraren % 30.

  • Puskas Arena

    Budapesteko Puskas Arena estadioa. Argazkia: UEFA

Bayern Munichek eta Sevillak irailaren 24an jokatuko dute Europako Superkopa Budapesteko Puskas Arena estadioan. UEFAk baieztatu duenez, zaleak egon ahalko dira harmailetan; konkretuki, Puskas Arenak duen edukieraren (38.652) % 30.

"UEFAk zaleak estadioetako harmailetara itzultzeko duen protokoloaren eragina zelakoa izango den aztertu nahi dugu", adierazi du Europako futbolaren erakunde gorenak. Gaineratu du, gainerako partida guztiak publikorik gabe jokatzen jarraituko direla.

Aleksander Ceferin UEFAko presidenteak hauxe adierazi du: "futbola berriz hastea oso garrantzitsua izan da, baina zalerik gabe izaera galdu du. Zaleak estadioetara itzultzeko froga gisa erabiliko dugu Superkopa".