Futbola
73 urte zituen
'Chus' Pereda hil da
Erredakzioa
Eurokopa estreinakoz, 1964. urtean, irabazi zuen Espainiako futbol selekzioaren jokalaria zen Pereda. Gaixotasun luze baten ondorioz zendu da.
-
Chus Peredaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Jesus Maria Pereda Ruiz de Temiño "Chus" Pereda astearte honetan hil da gaixotasun luze baten ondorioz. 73 urte zituen.
Estreinakoz, 1964. urtean, Eurokopa irabazi zuen Espainiako futbol selekzioaren jokalaria zen Pereda. Indautxun hasi zuen Peredak bere kirol ibilbidea. Ondoren, Real Madrid, Valladolid, Sevilla, FC Bartzelona, Sabadell eta Mallorca taldeetan jokatu zuen.