Itxi

Futbola

Bi denboraldirako

Evertonek ofizial egin du Damaris Egurrolaren fitxaketa

Erredakzioa

Ingalaterrako klubak Athleticeko jokalari ohia fitxatu du, bi denboraldirako.

  • Damaris Egurrola

    Damaris Egurrola, Athleticekin, Taconen aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Evertonek ofizial egin du Damaris Egurrolaren fitxaketa astearte honetan. Euskal jokalariak bi denboraldirako kontratua sinatu du Ingalaterrako taldearekin, eta libre iritsi da Athleticekin zuen kontratua denboraldi amaieran bukatu zitzaiolako.

ETBk iragan astean publikatu zuena astearte honetan egin du ofizial Merseysideko klubak. Ondorioz, Damarisek Premier League txapelketan jokatuko du datorren denboralditik aurrera.

Willie Kirk Evertoneko entrenatzaileak hauxe esan du Damarisen fitxaketari buruz: "Damaris fitxatzeko aukera agertu zitzaigunean, ez genuen zalantzarik eduki. Oso fitxaketa ona da gure proiekturako".