Futbola
2012ko Eurokopa
Italiako zaleak ezingo dira Serbia eta Italiaren arteko partidara joan
Erredakzioa
Italia, 2012ko Eurokoparako sailkapena lortuta, ostiralean Serbia eta asteartean Ipar Irlandaren kontra arituko da.
Italiako selekzioak ez du bere jarraitzaileen babesik izango Belgraden, Serbiako agintariek haiek bertaratzea debekatu dutelako, joan den urriaren 12an Genevan Italia eta Serbiaren arteko partidan istiluak izan zirela ikusita. Hori dela eta, Italiako Futbol Federazioaren esku utzi dituzten 130 sarreretako bat lortu duen Italiako zaleek bakarrik ikusi ahalko dute bertatik bertara norgehiagoka.
Ostiral honetan, italiako zaleek ezingo dira Serbia eta Italiaren arteko partida ikustera joan, urriaren 12an Italia eta Serbiaren arteko norgehiagokan izandako istiluen aurreran Serbiako agintariek hartu dituzten neurriak direla eta. Bertan, 1.800 serbiar ultrak kaosa sortu zuten.
Erabaki horren ondorioz, ez dituzte onartuko italiako zaleek Interneten erositako sarrerak, ezta Serbiarren laguntzaz lortutakoak ere; Italiako Futbol Federazioari emandako 130 sarrerak bakarrik onartuko dituzte. Italiako hedabideen ustez, sarrera erosi duten 150 zale azzurro futbol-zelaira sartu gabe geratuko dira. Horietako 50 Ultrá Italia taldeko kideak dira.
Italia, baina, lasai arituko da ostiral honetan Serbiaren eta asteartean Ipar Irlandaren kontra, 2012ko Eurokoparako sailkapena lortuta baitu dagoeneko.
Italiako selekzioak ez du bere jarraitzaileen babesik izango Belgraden, Serbiako agintariek haiek bertaratzea debekatu dutelako, joan den urriaren 12an Genevan Italia eta Serbiaren arteko partidan istiluak izan zirela ikusita. Hori dela eta, Italiako Futbol Federazioaren esku utzi dituzten 130 sarreretako bat lortu duen Italiako zaleek bakarrik ikusi ahalko dute bertatik bertara norgehiagoka.Ostiral honetan, italiako zaleek ezingo dira Serbia eta Italiaren arteko partida ikustera joan, urriaren 12an Italia eta Serbiaren arteko norgehiagokan izandako istiluen aurreran Serbiako agintariek hartu dituzten neurriak direla eta. Bertan, 1.800 serbiar ultrak kaosa sortu zuten. Erabaki horren ondorioz, ez dituzte onartuko italiako zaleek Interneten erositako sarrerak, ezta Serbiarren laguntzaz lortutakoak ere; Italiako Futbol Federazioari emandako 130 sarrerak bakarrik onartuko dituzte. Italiako hedabideen ustez, sarrera erosi duten 150 zale azzurro futbol-zelaira sartu gabe geratuko dira. Horietako 50 Ultrá Italia taldeko kideak dira.Italia, baina, lasai arituko da ostiral honetan Serbiaren eta asteartean Ipar Irlandaren kontra, 2012ko Eurokoparako sailkapena lortuta baitu dagoeneko.