Itxi

Futbola

Bayern Munich

Javi Martinez: "Nire azken partida izan daiteke hemen"

eitb.eus

Nafarrak bere taldearen gola egin zuen Superkopa irabazteko Sevillaren kontra partidaren luzapenean.

  • Javi Martínez celebrando el gol

    Javi Martínez celebrando el gol

Bayern Munich bilakatu zen bart Europako Superkopako txapelduna, Sevillari finala irabazita, 2-1eko emaitzarekin. Javi Martinez euskal jokalariak sartu zuen partidako gol erabakigarria luzapeneko lehen zatiaren amaieran.

Nafarrak talde alemaniarrarekin jokatu duen azken partida izan daitekeela esan zuen telebistako mikrofonoen aurrean neurketa amaitzean, "gau ahaztezina da, Bayern taldearekin nire azken partida izan daiteke hau, ez dakit. Baina horrela agurtzea sinestezina izango litzateke, bederatzi urte eman ditut hemen eta nirekin egon diren zaleentzat opari hau ematea ikaragarria izango litzateke". 

Edozein jokalariaren ametsa burutu zuen, final batean garaipenaren gola sartzea, "orain ospatzea besterik ez zaigu geratzen eta biharkoa bihar ikusiko dugu".

"Azken hilabeteetan aurrean izan dugun talderik onena izan da Sevilla, Julen Lopetegi oso teknikari ona da, bere taldea oso indartsua da eta neurketaren zati batean gu baino hobeto jokatu dute. Partida bikaina izan da eta gola egiteko zortea izan du, duela zazpi urte bezala" gehitu zuen Javi Martinezek.

Manuel Neuer Bayern Municheko atezaina asko poztu zen nafarrak gola sartu zuenean, "Javi oso ona da buruko erremateetan eta asko poztu nintzen berak gola egin zuenean".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Kirolak