Futbola
Txekiarrak, errepeskaren bila
Txekiar Errepublika-Espainia: Sailkapena lortuta, ohorea jokoan
Erredakzioa
Del Bosquek zuzentzen duen taldea sailkatuta dago 2012ko Eurokopara. Etxeko selekzioak bigarren izan eta errepeskan sartzeko aukerak ditu. Espainiarren ez diote inoiz txekiarrei irabazi Prahan.
-
Carles Puyol selekziora itzuli da lesioa gainditu ostean. Argazkia: EFE
Espainiak bermatuta du multzoko lehen postua eta horrenbestez 2012ko Eurokoparako txartela. Ohorea bakarrik jokoan dutela doaz Vicente Del Bosqueren mutilak Prahara, bertan Txekiar Errepublikaren aurka jokatzeko. Prahan Espainiak ez dio inoiz irabazi Txekiar Errepublikari. Txekiarrek bigarren izateko aukerak dituzte eta horrek errepeska jokatzea esan nahi du.
Puyolen itzulera da albiste onena Espainiako selekzioan eta Pique ere lesioa gaindituta jokatzeko prest egongo da. Zelai erdian Cesc Fabregas eta Andres Iniesta zalantza dira eta David Silva titularra izango da. Aurrealdean Fernando Torresi konfiantza emango dio hautatzaile espainiarrak.
Txekiar Errepublikak Jaroslav Plasilen eta Jan Rzeken bajak izango ditu zigortuta daudelako. Kalitate handiko jokalariak ditu Txekiar errepublikak: Adibidez, Peter Cech atezaina edota Tomas Rosicky eta Milan Baros.
Ustezko hamaikakoak:
Txekiar Errepublika: Cech; Hubník, Sivok, Rajnoch, Kadlec; Petrzela, Tomas Hubschman, Rezek, Rosicky, Jiracek; eta Milan Baros.
Espainia: Casillas; Sergio Ramos, Puyol, Pique, Arbeloa; Busquets, Xabi Alonso, Xavi; Silva, Villa eta Fernando Torres.
Epailea: Paolo Tagliavento (ITA).
Zelaia: Letna.
Ordua: 20.45ean.