Itxi

Futbola

5. JARDUNALDIA

Alaves – Athletic derbia urriaren 4an jokatuko da, 14:00etan

Agentziak / Erredakzioa

Era berean, Osasunak ere igandean jokatuko du Celtaren aurka, 12:00etan. Eibarrek eta Realak, aldiz, larunbatean jokatuko dute, Valladolid eta Getaferen aurka, hurrenez hurren.

  • Alavesen eta Athleticen arteko partida. Artxiboko irudia: EFE

    Alavesen eta Athleticen arteko partida. Artxiboko irudia: EFE

Alavesen eta Athleticen arteko derbia urriaren 4an, igandean, jokatuko da (14:00). Era berean, Osasunak ere igande horretan jokatuko du Celtaren aurka, 12:00etan. Beste euskal taldeek, aldiz, urriaren 3an jokatuko dute. Horretan, Eibar eta Reala izango ditugu protagonista, Valladolid eta Getaferen aurka hurrenez hurren.

LaLigak aurkeztutako ordutegiaren arabera, 5. jardunaldiko partida guztiak urriaren 3 eta 4a artean jokatuko dira. Talde armagina izango da jardunaldi horretan jokatuko duen lehen taldea, 13:00etan. Donostiako taldeak, aldiz, 18:30 jokatuko du.

Santander LaLigako 5. jardunaldia

Urriak 3, larunbata

(13:00) Valladolid — Eibar

(16:00) Atletico Madril — Vila-real

(18:30) Real Sociedad — Getafe

(18:30) Elx — Huesca

(21:00) Valentzia — Betis

Urriak 4, igandea

(12:00) Osasuna — Celta

(14:00) Alaves - Athletic Club

(16:00) Levante — Real Madril

(18:30) Cadiz — Granada

(21:00) Bartzelona — Sevilla