Futbola
2012ko Eurokoparako Sailkapena
Suedia, Grezia eta Errusia Eurokoparako sailkatu dira
ERREDAKZIOA
Turkia, Bosnia, Montenegro, Kroazia, Irlanda, Estonia, Portugal eta Txekiar Errepublika bigarren aukeran sailkatzen saiatuko dira.
-
Danimarkako jokalariak sailkapena ospatzen Portugali gailendu ostean. Argazkia: EFE.
Errusia, Frantzia, Grezia, Suedia eta Danimarka zuzenean sailkatu dira datorren urtean Polonia eta Ukranian jokatuko den Eurokoparako. Ingalaterra, Espainia, Italia, Alemania eta Holanda aurreko norgehiagoketan lortu zuten txapelketarako sailkatzea.
Azken jardunaldian Europako selekzio handiek ez dute hutsik egin. Rusiak 6 eta 0 irabazi zuen Andorraren aurka, Frantziak sufritzen lortu zuen Bosniaren aruka berdintzea, Grezia 2 eta 1 gailendu zitzaion Georgiari eta Danimarka 2-1 irabazi dio Portugali.
Bere aldetik, Italia eta Inglaterra aurretik lortu zuten Eurokoparako sailkatzea. Alemania eta Espainiak norgehiagoka guztiak irabazi dituzte, Holandarrek azkenengoa izan ezik, denak irabazi ditu.
Taldekako fasea bukatuta, bost kanporaketa antolatuko dira bigarren aukeran zenbait selekziok sailkapena lortzeko. Errepeskan Turkia, Bosnia, Montenegro, Kroazia, Irlanda, Estonia, Portugal eta Txekiar Errepublika egongo dira. Suedia Holandaren atzetik bukatu zuen bere taldean, baina taldekako selekziorik onena izanagatik zuzenean sailkatuko da Eurokoparako.