Itxi

Futbola

Aldaketa

Osasuna – Athletic derbia orduz aldatu dute, eta 18:30ean jokatuko da

EITB.EUS

Horrez gain, iganderako programatuta dagoen Valladolid – Alaves norgehiagoka 14:00etara pasatu da, 12:00etan izan beharrean.

  • LaLigako 7. jardunaldiko ordutegiak

    LaLigako 7. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: LaLiga

LaLigak asteazken honetan jakinarazi duenaren arabera, larunbatean Sadarren jokatu behar den Osasunaren eta Athleticen arteko euskal derbia orduz aldatu du, eta hasiera batean 13:00etarako aurreikusita zegoen neurketa azkenerako 18:30ean jokatuko da. Lehia horretan talde gorritxoak bere mendeurrena ospatuko du.

Ordu aldaketa joan zen astean Kirol Kontseilu Gorenak (CSD) emandako ebazpena betez egin du LaLigak. Izan ere, LaLigari ostiral eta astelehenetan LaLiga Santander eta LaLiga SmartBank partidak programatzeko baimena emateaz gain, azken kasu horretan hainbat baldintzarekin, CSDk erabaki zuen "ordu tarte mugatu eta erreserbatu bat" ezarri behar dela, larunbat eta igandeetako 14:00ak arte, Primera Iberdrolaren eta futbol federatu ez profesionaleko gainerako kategorietako partiden "emanaldietarako".

Horren harira, ez da LaLigak egin duen ordu aldaketa bakarra; izan ere, iganderako programatuta dagoen Valladolid – Alaves norgehiagoka 14:00etara pasatu da, 12:00etan izan beharrean.