Itxi

Futbola

7. JARDUNALDIA

Osasunak Athletici irabazita ospatu du bere mendeurrena (1-0)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ruben Garciak penaltiz egindako golak garaipena eman dio talde gorritxoari erreakzio ahalmenik izan ez duen Athleticen aurka.

1:31
Osasuna – Athletic partidako laburpena eta gola

Osasunak 1-0 irabazi dio Sadarren Athletici etxekoen mendeurrena ospatzeko balio izan duen euskal derbian.

Parekotasuna eta zehaztugabetasuna izan ziren nagusi lehen zatian, eta bi taldeetako jokalariek ez dute aukerarik sortu euren taldeak aurretik jartzeko

Bigarren zatia ere lehenengoaren antzera hasi da: erritmo biziarekin, baina gol aukera nabarmenik gabe. Bi taldeei zail egiten zitzaien kontrako atea aurkitzea, jokoa motel antzekoa baitzen, ikusleari neurketa entretenigarria ikustea ekidin diona.
Arrasatek partidaren gidoia irauli nahi izan du Kike Barja eta Adrian Lopez zelairatuta. Hain zuzen ere, jokalari nafarra partidako protagonistetako bat izan da, etxekoen aldeko penaltia eragin baitu.

Izan ere, 79. minutuan, Ander Capak lurrera bota du Barja area barruan partida amaitzeko 10 minutu falta zirela, eta epaileak ez du zalantzarik izan penaltiarekin zigortzeko. penaltia ezarri zuen. Ruben Garciak ez du barkatu Unai Simonen aurrean, eta garaipenaren gola erdietsi du.

Azken minutuetan sufritu egin du etxeko taldeak, baina garaipena Sadarren geratu da gorritxoen mendeurrenari ginga jartzeko.

Fitxa teknikoa

1 - Osasuna: S. Herrera; Roncaglia (Torres, 87. min), Aridane (Unai García, 29. min), David García, Juan Cruz; Nacho Vidal, Oier, Íñigo Pérez, Jony (Kike Barja, 74. min); Rubén García y Enric Gallego (Adrián, 74. min).

0 - Athletic: Unai Simón; Capa, Yeray, Íñigo Martínez, Balenziaga (Yuri, min. 82); Unai López (Zarraga, 87. min), Dani García; Muniain (Vicente, 87. min), Raúl García, Berenguer (Morcillo, 82. min); y Williams (Villalibre, 77. min).

Gol: 1-0, 81. min: Rubén García, penaltiz.

Epailea: Cuadra Fernández. Txartel horiak: David García, Oier eta Nacho Vidal (Osasuna); Yeray eta Raúl García (Athletic).