Itxi

Futbola

Abentura berria

Beñatek eta Susaetak Australian jokatuko dute, talde berean

Erredakzioa

Athleticeko bi jokalari ohiak Sidneyko Macarthur FC taldean ariko dira.

  • Beñat Etxebarria

    Beñat Etxebarria, futbolaria. Argazkia: EiTB

Beñat Etxebarria eta Markel Susaeta Athleticeko jokalari ohiek Australian jokatuko dute, Sidneyko Macarthur FC taldean. 'TeleBilbao'k aurretrau bezala, eta ETBk baieztatu ahal izan duenez, bi euskal jokalariak azken tramiteen zain daude talde berriarekin kontratua sinatzeko.

Beñatek eta Susaetak 33na urte dituzte, eta kirol-abentura berri bati ekingo diote. Markel Susaetarentzat bigarren esperientzia izango da Australian, Melbourne Cityn jokatu baitzuen. Macarthur taldea Australiako A Ligara (Lehen Maila) igo berria da.

Athleticek ez zion kontratua berritu Beñat Etxebarriari 2019-2020 denboraldiaren amaieran. Erdilariak eskaintzak izan ditu Greziatik eta Turkiatik, baina Australiara joatea erabaki du.

Markel Susaetak 2018-2019 denboraldi amaieran amaitu zuen bere ibilbidea Athleticen. 2019ko irailean lau hilabaterako kontratua sinatu zuen Gamba Osaka talde japoniarrarekin. 2020ko urtarrilean Susaeta Melbourne Cityra joan zen, eta sei hilabete eman zituen talde australiarrean.