Publizitatea
Itxi

2020/11/14

00:53

Futbola

Aldaketa

Aritz Castrok ordezkatuko du Jokin Ezkieta Euskal Selekzioaren deialdian

Erredakzioa

Alaveseko atezaina deitu du Javier Clemente hautatzaileak Costa Ricaren aurkako asteleheneko partidarako. Jokin Ezkieta deialditik at geratu da koronabirusaren proban positibo eman ostean.

  • Aritz Castro

    Aritz Castro, Alaveseko atezaina. Argazkia: Deportivo Alaves

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Aritz Castro Alaveseko atezaina deitu du Javier Clemente Euskal Selekzioko hautatzaileak Costa Ricaren aurkako asteleheneko partidarako. Neurketa Ipuruan jokatuko da, 20:45ean.

Castrok Jokin Ezkieta ordezkatuko du. Athleticeko atezainak positibo eman du COVID-19 koronabirusaren proban, eta ezingo du datorren azaroaren 16ko norgehiagoka jokatu.

Honela geratzen da deialdia:

Atezainak: Iago Herrerin eta Aritz Castro.

Defentsak: Yeray, Agirregaribiria, Balenziaga, Arbilla, Yuri, Zaldua, Ahien, Capa eta Unai Nuñez.

Erdilariak: Oier Sanjurjo, Manu Garcia, Roberto Torres, Dani Garcia, Igor Zubeldia, Ander Guevara eta Iker Muniain.

Aurrelariak: Jon Bautista, Morcillo, Williams eta Villalibre.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;