Itxi

Futbola

Errege Kopa

112 talde gaurko zozketan

eitb.eus

Partidak abenduaren 16an jokatuko dira eta libratuko diren bakarrak Superkopan parte hartuko duten taldeak izango dira: Athletic, Reala, Real Madril eta Bartzelona.

  • Mirandes taldea

    Mirandes taldea

Gaur, Sevillako La Cartuja futbol-zelaiak Errege Kopako lehenengo kanporaketaren zozketa barne hartuko du, 13:00etatik aurrera. Kategoria guztietako 112 talde sartuko dira, Santander Ligatik lurralde mailetaraino.

Pasa den denboraldian lurralde mailetan jokatu zuten aurre kanporaketako 10 taldeak Lehenengo Mailako taldeen aurka neurtuko dira, partida bakarrera eta kategoria txikiagoan dagoen taldearen futbol-zelaian.

Gauza bera gertatuko da Federazioaren Kopatik, Hirugarren Mailatik, Bigarren B-tik eta SmartBank Ligatik datozen taldeekin, 56 norgehiagokaz osatutako kanporaketa sortu arte. Partida hauek abenduaren 16an jokatuko dira, asteazkenean, eta libratuko diren bakarrak Superkopan parte hartuko duten taldeak izango dira: Athletic, Reala, Real Madril eta Bartzelona.

1. ontzia

 Real Titánico, Rácing Rioja, Ribadumia, Montañesa, Dardassar, Tomares, Racing Murcia, Rincón, Buñol eta Marchamalo.

2. ontzia

Atlético de Madrid, Sevilla, Villarreal, Granada, Getafe, Valencia, Osasuna, Levante, Valladolid, Eibar, Betis, Alavés, Celta, Huesca, Cádiz eta Elche.

3. ontzia

Ourense, Llanera, Gimnástica Torrelavega, Sestao, Terrassa, Gimnástica Segoviana, Ciudad de Lucena, Ibiza Islas Pitiusas, Atlético Pulpileño, Coria, San Juan, Varea, Teruel, Quintanar del Rey, Las Rozas (+), Leioa (+), Llagostera-Costa Brava (+) eta UCAM Murcia (+).

4. ontzia

 Leganés, Mallorca, Espanyol, Zaragoza, Almería, Girona, Rayo Vallecano, Fuenlabrada, Las Palmas, Alcorcón, Mirandés, Tenerife, Sporting, Málaga, Oviedo, Lugo, Albacete, Ponferradina, UD Logroñés, Castellón, Sabadell eta Cartagena.

 5. ontzia

 Deportivo Coruña, Coruxo, Pontevedra, Compostela, Guijuelo, Zamora, Lealtad Villavisiosa, Numancia, Leonesa, Burgos, Racing Santander, Laredo, Amorebieta, Portugalete, Haro, Calahorra, SD Logroñés, Mutilvera, Tarazona, Cornellá, Lleida, Olot, Andorra, L'Hospitalet, La Nucía, Alcoyano, Ibiza-Eivissa, Peña Deportiva, Marbella, San Fernando Isleño, Linense, CD Marino, El Ejido 2012, Linares, Córdoba, Yeclano, Larca Deportiva, Rayo Majadahonda, DUX Internacional Madrid, Navalcarnero, Atlético Baleares, Poblense, Extremadura, Badajoz, Villanovense eta Socuéllamos.