Futbola
Futbolarien Elkarteak
Manchester City Tevezi jarritako isuna erdira murriztera behartu dute
Erredakzioa
Ingalaterrako Futbolari Profesionalen Elkarteak Manchesterreko kluba behartu du jokalari argentinarrari Bayernen aurka ez jokatu nahi izanagatik jarritako zigor ekonomikoa jaistera.
-
Roberto Mancini eta Carlos Tevez Manchester Cityren partida baten. Argazkia: EFE
Ingalaterrako Futbolari Profesionalen Elkarteak Manchester City behartu du Carlos Tevez jokalariari jarritako isuna erdira murriztera. Lau aste soldata gabe, hau izan zen klubak Tevezi jarritako zigorra Bayern Munichen aurka Txapeldunen Ligako partidan Mancini entrenatzaileak jokatzera zihoala esan eta honek ez zuela jokatuko erantzunteagatik.
Jokalarien Elkarteak zigorra erdira murriztera behartu du kluba eta Manchester Cityk esan du erbakia onartzen duela baina ez dagoela ados. Zigorrarekin Tevezek milioi bat libra kobratzeari uztiko zion eta orain milioi erdi libra (690.000 euro) kobratzeari utziko dio isunaren murrizketarekin.