Itxi

Futbola

Egoera kezkagarria

Antonio Cassano, ospitalean hitz egiteko eta mugitzeko arazoekin

Erredakzioa

AS Romaren aurka Calcioko partida jokatu eta aireportura iritsi ondoren ondoezik sentitu zen AC Milaneko aurrelaria. Bihotzeko frogak eta azterketa neurologikoak egiten ari zaizkio.

  • Antonio Cassano, AC Milaneko jokalaria. Argazkia: EFE

Antonio Cassano AC Milan taldeko aurrelariak AS Romaren aurka minutu batzuk jokatu zituen Milanekin. Taldeak 1-2 irabazi zuen eta Milanera itzuli zirenean, aireportuan gaizki sentitzen hasi zen. Hau dela eta ospitalera eraman zuten jokalaria.

Partidako 73. minutuan sartu zen Erromako Estadio Olinpikoko berdegunera Robinho ordezkatuz. Ez zuen kolperik hartu eta fisikoki ondo bukatu zuen norgehiagoka. Hegazkinean ere bidaia ondo egin zuen, baina Milaneko aireportura iristean gaizki sentitu zen.

Milaneko medikua den Rodolfo Tavanak jakinarazi zuen Cassano Milaneko Ospitale Poliklinikoan ingresatu zutela eta bere egoeraren inguruan honakoa esan du Tavanak: "Mutila (Cassano) ez dago ondo eta azterketak egiten gabiltza. Arazoak ditu hitz egiterakoan eta oinez ibiltzerakoan".

Medikuek jakinarazi dute bihitzeko azterketak eta azterketa neurologikoak egiten ari zaizkiola.