Futbola
Lagunarteko partidak
Llorente, J. Martinez, X. Alonso eta Monreal, Del Bosqueren deialdian
Erredakzioa
Espainiako selekzioak Ingalaterraren aurka jokatuko du larunbat honetan Wembleyn eta ondoren Costa Rica izango du aurkari, San Jose hirian, hilaren 15ean.
-
Vicente del Bosque. Argazkia: EFE
Nacho Monreal eta Jesus Navas dira Vicente del Bosque Espainiako futbol selekzioaren hautatzaileak eskainitako deialdiko nobedade nagusiak. Andres Iniesta ere zerrendan dago.
Espainiak Ingalaterraren aurka jokatuko du larunbat honetan Wembleyn eta ondoren Costa Rica izango du aurkari, San Jose hirian, hilaren 15ean.
Deialdia honakoa da:
Atezainak: Iker Casillas (Real Madril), Jose Manuel Reina (Liverpool), Victor Valdes (Bartzelona).
Atzelariak: Alvaro Arbeloa (Real Madril), Sergio Ramos (Real Madril), Gerard Pique (Bartzelona), Jordi Alba (Valentzia), Carles Puyol (Bartzelona), Raul Albiol (Real Madril) eta Nacho Monreal (Osasuna).
Erdilariak: Xabi Alonso (Real Madril), Sergio Busquets (Bartzelona), Santiago Cazorla (Malaga), Xavi Hernandez (Bartzelona), Javi Martinez (Athletic Club), Cesc Fabregas (Bartzelona), Andres Iniesta (Bartzelona).
Aurrelariak: David Villa (Bartzelona), David Silva (Manchester City), Fernando Llorente (Athletic Club), Fernando Torres (Chelsea), Juan Mata (Chelsea) eta Jesus Navas (Sevilla).